Oraintxe bertan sandwich mixtoak prestatzen ari naiz, afaltzeko, asko gustatzen zaizkidalako eta, igande askotan prestatzen ditugulako. Zuek etxean egin nahi badituzue, errezeta honi begiratuz oso erraz egingo dituzue:
OSAGAIAK:
·Bimbo ogia
·Arrautz egosia.
·Letxuga hostoa
·Tomate bat
·York- xerrak
·Ketchup/Mahonesa
·Gaztai xafla bat
NOLA EGIN:
Lehenengo ogi tapak txigortu eta batean ketchupa bota, eta bestean mahonesa. Ondoren, tapa baten gainean york-xerra bat ipini. Berdina egin letxugarekin, tomatearekin, arrautz egosiekin eta gaztai-xaflarekin. Eta elkartu ondoren, ON EGIN!
Nahi baduzue bi solairuetako sandwicha egin dezakezue edo beste hainbat gauza gehiago bota ahal diozue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario