domingo, 14 de abril de 2013

GAUR VIVERON

Gaur Viverora joan gara Alex, Mario, Iñigo, Iker, Gorka, Gaizka eta ni gure gurasoekin. Egun osoa pasatzera joan gara. Heltzean parkean jolastu dugu eta ondoren futbolera. Gero gurasoek egindako paella jan dugu eta oso goxoa zegoen. Viveron jende eta ke asko zegoen, barbakoa asko zeudelako. Ondoren pokerrera jolastu dugu eta hori bukatu ondoren polizia eta lapurretara jolastu dugu. Polizia eta lapurrak amaitu ostean jolastu dugu Escartergorisera hiru taldeetan: Aitak, amak eta umeak. Azkenean etxera bueltatu gara. Oso egun polita izan da eta espero dut lehenbailen errepikatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario