jueves, 4 de abril de 2013

GIPUZKOAKO KOSTALDEAN

Nire oporrak nahiko onak izan dira, baina euria dela eta ezin izan ditut gauza bereziak egin.
Baina astelehenean, eguna pasatzera Gipuzkoako kostaldera joan nintzen, nire anaiak fisioterapeuta batera joan behar zuelako eta ondoren han gelditzea erabaki genuen. Goizean, Donostin egon ginen.
Hori bukatzean, Getariara joan ginen, Getarian oso ondo jaten delako, baina jan baino lehen, herria ikusten egon ginen: portua, Juan Sebastian Elkanoren estatua, itsasoaren alboan zegoen ibilbidea, eliza...
"Politena" jatetxean bazkaldu, eta eliza barrutik ikustera joan ginen, gauza arraroa zen, eliza barruko eserlekuak aldapan gora zeudelako, eta sarreran sabaiatik zintzilikaturik maketazko itsasontzi bat zegoen, oso bitxia benetan.
Donostiatik Getariara joatean autopistatik, Orioko barnetegia ikusi nuen, eta han egin genituen gauza asko gogoratu nituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario