
Zapatuan, Bentadesen kontra izan genuen partidua. Irabazi egin behar genuen, bakarrik 2 partidu geratzen direlako eta ligan ahalik eta hoberen geratu nahi dugulako. Baina, ez zen horrela izan. 2-0 irabazten ari ginela, ez dakit zer pasatu zen, baina minutu batean 2 gol sartu ziguten. Ondoren, beste gol bat sartu zuten eta segituan gu haiei beste bat. 3. zatian ginela bi taldeka gol bat sartu genuen eta horrela geratu zen markagailua 4-4. Puntu bat lortu genuen, baina hori ez da nahiko guretzako. Ea hurrengo partiduan suerte gehiago badugun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario