domingo, 3 de febrero de 2013

SAN BLAS

Gaur, otsailaren 3a San Blas eguna ospatzen da. Egun honetan, elizatan elikagaiak, kandelak eta San Blaseko kordelak bedeinkatzen dira. Kordelak  eztarriko mina ez izateko, kandelak ekaitza dagoenean aldentzeko eta elikagaiak osasuntsu egoteko. Kordelak 9 egunetan eraman behar da eta amaieran erre egiten da. Gaur nire amamak elizara eraman ditu hainbat gauza bertan bedeinkatzeko. Ondoren, jateko orduan jan ditugu bedeinkatutako elikagaiak.
Egun honetan ere oso ospetsua da Abadiñoko San Blaseko azoka. Azoka honetan ganadua , gaztak, txakolina, txorizoa, euskal pastelak... saltzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario