domingo, 24 de febrero de 2013

ELURRA BAI, BAINA GALDAKAON?

Azkenean elurra egin du Galdakaon! Negu osoa momentu hau ailegatzeko zain egon naiz, eta oso pozik egon naiz ohetik altzatu naizenean eta guztia zuri-zuria ikusi dudanean. Hamabiak aldera jolasean egon naiz trineoarekin. Orduan etorri dira nire lagunak, eta trineoarekin jolasean eta elurrezko bolak jaurtitzen eman dugu goiza. Arratsaldean, Sergio etorri da jolastera eta berdina egin dugu, trineoa hartu eta elurrera joan. Baina aspertu egin gara eta nire etxean sartu gara PS3-arekin jolastera. Denbora labur bat egon gara jolasean, nire aitak telepizzatik pizza batzuk ekarri arte. Jan ostean, Sergioren aita etorri da bila eta etxera joan da.
Hemen dituzue ohetik altzatu naizenean atera ditudan argazki polit batzuk:





No hay comentarios:

Publicar un comentario