domingo, 17 de febrero de 2013

HAMARREKO ASTEBURUA!

Asteburu honetan oso ondo pasatu dut; larunbat arratsaldean, Plaza Gorrian eta Mugurun egon nintzen lagunekin. Plaza Gorriko kolunpio berrietan jolasten ibili ginen eta oso dibertigarria izan zen. Ume txikiei zuzenduta egon harren, nire ustez, hamar urtetik gorako ume gehiago zeuden hamar urtetik beherakoak baino... ; )
Muguruko kolunpioak ere berritu dituzte! Arraroa iruditu zitzaidan belarra gezurretazkoa izatea; San Juaneko suak egiterakoan, su pixka bat belarrera joaten bada arriskutsua izan daiteke... Oso ondo pasatu genuen jolasten!Gero Plaza Gorrira bueltatu ginen eta han jolasten eta hitz egiten jarraitu genuen. Baina bederatzietan joan behar izan nintzen...
Gaur goizean, Arantzilleko presara joan naiz nire amarekin, eta gero olagarrozko pintxo bat jan dugu... :D

Ibon Uribe alkatearen "Tweet-a" kolunpio berriei buruz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario