lunes, 10 de diciembre de 2012

HERRIKO PLAZAN

Nire amak, txikitan kontatu zidan askotan "Herriko plazan". Nik gustukoa dut, eta zuk? Irakur ezazu ea gustukoa duzun!!
HERRIKO PLAZAN

Herriko plazan
haurrak jostari
eta zaharrak
 kontu-kontari.
Erdi-erdian
iturritxo bat
ura eskainiz
nahi duenari.

Nik esan diot:
"Mikeltxo, bota
baloia hona!"
Bota du baina
baloiak jo du
"kanka!" aitona.

Aitonatxoak
segitu digu
bastoiarekin.
Esaten zuen:
"Plazan ezin da
jolastu inoiz
 baloiarekin."

No hay comentarios:

Publicar un comentario