Atzo, zapatua, eguna beterik izan nuen, gauza asko egin nituelako. Lehenengo, futbol-partida amistosoa izan nuen Elexalden, Arizen kontra.5-4 irabazi genuen, baina amistosoa zenez, ez genuen albitrorik eta orduan gure entrenatzailea (Julen) izan zen. Basaurikoek gure entrenatzaileari bronka botatzen hasi ziren "casero" esanez. Orduan, Arizeko jokalari bi kexaka hasi ziren, Basaurin haien kontra galdu genuelako, eta horregatik txarto albitratzen zuela gure entrenatzaileak. Baina, irabazi genuenez oso ondo geratu nintzen, kexatiei irabaztean oso ondo geratzen zarelako.
Bukatzeko Simon Linazako parkera joan ginen eta poliziak eta lapurretara jolasten aritu ginen.
ZELANGO EGUN NEKETSUA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario