domingo, 5 de mayo de 2013

2.POSTUAN LIGAN ETA TALDEAREKIN JATERA

Atzo, larunbatean, Elexalden Betolatzaren kontra jolastu genuen, eta 10-1 geratu ginen. Horri esker 2. postuan geratu gara ligan, eta gainera azken partidua izan denez, talde osoarekin jatera joan ginen Santa Cruzeko txokora. Lehenengo platera patatak Errioxa erara izan zen, bigarrena solomoa piperrekin eta patata frijituekin eta bukatzeko bainillazko izozkia pasteltxo batekin. Ze gozo zegoen guztia!
Guztiok jaten bukatzean, Gandasegira joan ginen eta poliziak eta lapurretara jolastu genuen. Baina, aspertu ginen eta Mugurura joateko esan zuten. Bidean ginela, batzuk atzean geratu ziren, eta azkenean plaza gorrian jolasten egon ginen. Oso eguraldi ona egin zuen eta primeran pasatu genuen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario