domingo, 27 de enero de 2013

LAGUNEKIN LUNADAKO ESKI PISTARA

Gaur, igandea, nire lagunekin eta haien gurasoekin Lunadako eski pistetara joan gara, eta han pasatu dugu eguna. Oso goiz altxatu eta goizeko zortziretan plaza gorrian bidaia hasteko zain egon gara. Ez genekien nora joan : Valdezcaray-ra edo Alto Campoo-ra. Baina azkenean Lunada-ra joatea erabaki dugu. Bi kotxe eraman ditugunez, kotxe bakoitzak walky-talky bat izan du, eta oso ondo pasatu dugu haiekin komunikatzen. Bidaiak ordu eta erdi iraun du eta bost minutu geratzen zirenean errepidearen alboetan kotxe baten altuera zuen elurrezko harresiak ikusi ditugu, ikaragarriak!
Heldu garenean, trineoak hartu eta lasterketak egiten aritu gara. Denbora bat pasa ondoren, eskiak hartu eta irakaslearekin batera, eski pistetara joan gara. Ordu bateko klasea izan dugu eta horrekin eskiatzen ikasi dut. Eguerdirarte eskiatzen egon gara eta jan ostean berriro ere.
Bukatzean Espinosa herrira joan gara eta han, kartetan jolasten aritu gara eta otarteko txiki bat jan dugu taberna batean.







Elurrezko harresiak




                                                                                                  Lunada eski pista

No hay comentarios:

Publicar un comentario