lunes, 28 de enero de 2013

AUSTRALIAREN EGUNA

Dakizuenez, orain direla hilabete batzuk, Uztailan, Australiara joan nintzen.
Les Elcome
Orain dela gutxi nire Australiako izekoaren email bat jaso nuen. Irakurtzen hasi nintzenean harrituta geratu nintzen:
Australian egon nintzenean, Les izeneko, nire izekoaren auzoko batek, bizikleta bat utzi zidan, eta nire ahizpari beste bat. Baina berak egiten zituen bizikletak, guztiz desberdinak ziren; material zaharrekaz eginda zeuden. Hori da batez ere bere ofizioa; material zaharrekin gauza berriak eraikitzea eta konpontzea. Baina ez bakarrik bizikletak, gurpildun aulkiak(...) ere. Gero, umeei ematen dizkie ; )  
Orduan, beste egunean, Australiaren eguna izan zenez, medaia bat eman zioten, bere lanagaitik.
Nire ustez, benetan merezi zuen!!!

The Redland Times.

No hay comentarios:

Publicar un comentario