lunes, 29 de octubre de 2012

URRIKO AZKEN ASTELEHENA GERNIKAN


Urriko azken astelehena denez, Gernikan, urtero bezala, gastronomia, abeltzaintza, nekazaritza eta eskulanen azoka bat egiten da. Merkatariek indabak eta tomateak gehien saldu diren baserriko produktuak direla esaten dute. Azoka honek herriko erdigune guztia hartzen du: San Juan Ibarra, Pasaleku, Artekale eta Juan Kaltzada kaleak. Azoka hau oso erakargarria izaten da han produktuen (barazkiak, frutak, gaztak, loreak, txakolina eta eztia) lehiaketa egiten delako. Sari banaketa eguerdian egiten da, Merkurioko plazan. Azokarena bukatzen denean, kalejira eta bertso saioak giroa alaitzen jarratzen dute. Gainera, arratsaldean eskupilota, zesta-punta eta pala partiduak egoten dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario