domingo, 7 de octubre de 2012

GANGUREN MENDIKO IBILALDIA ELEXALDEKO JAIETAN


Larunbat goizean,  9:15etan Elexalde inguruko basoetatik ibili ginen Aitor Emaldi eta ni aintzinean egon ziren arrobiak ikusten eta horretaz aditu baten hitzaldia entzuten. Oso interesgarria izan zen eta kontatu zigun Ganguren mendilerroko alde honetan arrobi asko egon zirela. Hareharrizkoa ateratzen zen, oso kalitate onekoa gainera eta hemendik leku askotara eramaten zen, adibidez: Portugaleteko eliza, Lutxanako dorreak eta Elexaldeko eliza egiteko... Hareharrizkoa menditik Elexaldera jaisten zuten bagonetetan kableen bidez lerro zuzen bat jarraituz. Asko ikasi genuen eta baita ere gustatu zitzaigun. Ibilaldia 2 ordukoa izan zen eta bukatu ondoren Guzur Aretxa plazan txorizozko otartekoa eta Koka Kola eman ziguten. Gero jaia jarraitu genuen eta gainera nire urtebetetzea izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario