lunes, 5 de noviembre de 2012

PERRETXIKOAK BILATZEN...

Zapatuan, Peña Santa Cruzek antolatutako irteera batera joan ginen perretxikoak bilatzera mikologia lehiaketan aurkezteko. Goiz-goizetik 8:30etan Kurtzeko plazan elkartu guztiak eta hiru autobusetan harantza abiatu ginen.
Han 11:15 arte pago eta haritzen basoetatik ibili ginen Altuben perretxikoak bilatzen 6.mailan parte hartu dugun guztiok. Baita ere, orkatza bat ikusi genuen eta Anderrek haren adar bat aurkitu zuen lurrean. Perretxiko asko bildu genituen, 7 otar bete gutxi gorabehera (25 espezie).
Bilaketa amaitzean solomoa eta piper gorriko hamaiketako bat  koka-kola batekin eman ziguten.
Arratsaldean, Gandasegiko arkupetan aurkitutako perretxikoak sailkatu genituen, adituen laguntzaz, noski eta prestatuta utzi genuen hurrengo egunerako, lehiaketarako. Oso egun dibertigarria pasatu genuen guztiok mendian eta Galdakaon. Asko gustatu zitzaidan.
Azken urtea izan da perretxikoen lehiaketan parte hartzen dugula, hurrengo urtean ezin izango dugulako parte hartu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario