domingo, 25 de noviembre de 2012

NIRE KATUA ARRAROA AL DA?

Hotza eta eguraldi txarra egiten duenean  nire buruari galdetzen diot:
-Nire katua arraroa al da?
Nire katua, Baltzi, arraroa den ala ez jakin nahi dut. Nire ustez berak lo egiten igarotzen duen denbora, luzeegia delako.
Batzuetan, arratsalde oso bat igarotzen du etxeko sofan etzanda lo egiten, eta ni harrituta geratzen naiz.
-Gaixorik egongo ote da?
Hori normala den ala ez jakiteko internetetik bueltatxo bat eman dut eta hauxe aurkitu dut:
"Orokorrean, egunaren bi herenak, hau da, 16 ordu egiten du lo, beste ekintzarik egin gabe, beti oso nekatuta egon balitz bezala."
Hori irakurtzerakoan harrituta eta lasaituta gelditu naiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario