domingo, 17 de febrero de 2013

HAMARREKO ASTEBURUA!

Asteburu honetan oso ondo pasatu dut; larunbat arratsaldean, Plaza Gorrian eta Mugurun egon nintzen lagunekin. Plaza Gorriko kolunpio berrietan jolasten ibili ginen eta oso dibertigarria izan zen. Ume txikiei zuzenduta egon harren, nire ustez, hamar urtetik gorako ume gehiago zeuden hamar urtetik beherakoak baino... ; )
Muguruko kolunpioak ere berritu dituzte! Arraroa iruditu zitzaidan belarra gezurretazkoa izatea; San Juaneko suak egiterakoan, su pixka bat belarrera joaten bada arriskutsua izan daiteke... Oso ondo pasatu genuen jolasten!Gero Plaza Gorrira bueltatu ginen eta han jolasten eta hitz egiten jarraitu genuen. Baina bederatzietan joan behar izan nintzen...
Gaur goizean, Arantzilleko presara joan naiz nire amarekin, eta gero olagarrozko pintxo bat jan dugu... :D

Ibon Uribe alkatearen "Tweet-a" kolunpio berriei buruz.

ETXEAN GAIZORIK

Etxean gaizorik nago eta ia-ia ezin dut hitzegin, jaten dudanean mina egiten dit eta gainera sukarra daukat. Ostiralean ezin izan nuen entrenatu eta zapatuan ez nuen jolastu partiduan, nire aitaren urtebetetzea zen gainera eta ez nuen ez tartarik jan ez ezer, ohean egon nintzen nire familia heldu arte eta gero esaten zutena egon nintzen entzuten. Azkenean aspertu eta telebista ikustera joan nintzen.

martes, 12 de febrero de 2013

INAUTERIAK AMAITU

Inauteriak amaitu egin dira, oso azkar pasatu zaizkit, inauteriaren lehengo egunean, igoeran rugbiz joan nintzen nire lagun askorekin, Gaizka, Ekhi, Alvaro, Asier Landeta, Lander... Oso ondo pasatu nuen igoeran. Hurrengo egunean ez ziren atera momotxorroak eta frontoian egon ginen jolasten. Oso ondo pasatu dut inauterietan, txarrena izan da euria egin duela eta inguruneko proiktua ikasi izan behar dudala.

INAHUTERIAK EURI EGITEN.

Ostiralean geratu genuen mutil guztiak eta neska guztiak zubida egiteko baina ondoren neskak apartatu ginen zubidatik eta geratu ginen denak denda batean zergatik zegoen euria... Ondoren ikusi genuen Jon, Oier eta geratu gienen beraiekin ondoren etorri ziren gehiago eta 22:00 gutxi gora-behera joan ginenen Olatz eta Alazne...
Larunbatan egon gienen mutil batzuekin Naiaren portalean eta batzuk zeuden molestatzen... neskak pentsatu genuen momotzorro zagoela baina egon ginen danek itzaroten eta ez ziren etorri zergatik ez zegoen eta horregatik joan gienen denok mutilak eta neskak dantzako konkursoa ikustera eta nire lagun batzuk konkursatu zuten baina ez zuen irabazi. Ondoren neska guztiak joan ziren eta geratu ginen Olatz eta Alazne( ni) eta egon ginen mutilekin baina ondoren joan ginen mutilak eta neskak bar batera zergatik dagoela gure amak eta geratu ginen hor baina mutilak joan ziren.


FUTBOLEAN RUGBYKO BALOI BATEKIN


Larunbaten arratsaldean, frontoira joan ginen rugbys mozorratuz eta pila pilara jolasten hasi ginen gero rugbi baloiarekin futbolera jolastea pentsatu genuen eta denok futbolera jolastu genuen. Ez zeuden ez faltak ez kartulinak...danok oso ondo pasatzen ari ginen Asier Cantabrana bere kapelarekin buruan sartu eta ezin zuen ikusi eta askotan jausi egiten zen . Azkenean joan ginen ordua zelako eta joan ginen etxera.

EURI ASKO, MOMOTZORRORIK EZ!

Inauteriak direla eta, momotzorroak izan beharko ziren larunbatean, baina euri asko egiten zuenez ez zen jaia ospatu. Guri ez zitzaigun asko gustatu larunbata momotzorroak ez zirelako agertu eta gainera, gaur asteartea ia uholdeak dira Galdakaon. Irratian esan dute Ibaizabal ibaia bere ibilbidetik atera dela eta arriskuan daudela ibaiaren ondoan bizi diren pertsonak.
Elexalden, ordea, igerilekuaren belar artifiziala urez bateta dago, eta futbol zelaia ere bai, ikaragarria da! Argazki batzuk ipini ditut, begiratu:



Oraintxe bertan atera ditut argazki hauek.

lunes, 11 de febrero de 2013

INAUTERIAK

Joan den ostiralean inauteriak izan ziren eta igoera bat zegoen eta nire lagunak eta nik mozorrotu ginen.
Bakoitza mozorro desberdinarekin joan ginen, baina batzuk bikoteka.
Oso ondo pasatu nuen baina, hotsa hartu nuen eta gaixorik egon nintzen larunbat eta igandean  baina orain hobeto nago.
Gainera ezin nintzen joan bolei-boleko partidura. Baina irabazi zuten partidua 3-0.
Arratsaldean nire amama-aitite etorri ziren etxera.
Asteartean INAUTERIAK dira espero dut ondo pasatzea.