jueves, 3 de mayo de 2012

ZUBIAN NOJAN ETA TORMANTOSEN XABIERREKIN

Astelehenean Tormantosera (Errioxa) joan nintzen Xabierrekin. Bidaia egin bitartean, kotxean 2 pantailekin pelikulak ikusten egon ginen. Niri asko gustatu zitzaidan pantailekin bidai osoa pasatzea.
Tormantosera iristean frontoi batera joan ginen eta han goiz osoa futbolera jolasten aritu ginen.
Hurrengo egunean Nojara etorri zen Xabier eguna pasatzera. Goizean hondartzara joan ginen jolastera, baina ura izoztuta zegoen. Arratsaldean, futbolera jolasten aritu ginen eta azkenik izozki handi bat jan genuen. Oso ondo pasatu genuen zubia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario