domingo, 20 de enero de 2013

GURE LEHENENGO PARTIDUA BELAR NATURALAN




Larunbatean egin genuen gure lehenengo partida belar naturalean, galdu egin genuen 4-1, eta zelaia lokatzarekin zegoen egun txarra egin zuelako. Hainbeste lokatzarekin, arropaz jantzita dutxatu behar izan ginen.
Nahiz eta eguraldi txarra egin eta partidua galdu, oso ondo pasatu genuen.

GREG, "TXAKURREN EGUNAK"

Gaur igandean, lagun batzuk, Torrezabal Kultur Etxera pelikula bat ikustera joan gara. Pelikulak, Gizajo Baten Egunerokoaren "Txakurren egunak" izena zuen eta liburuetan ere irakurtzen da. Niri asko gustatu zait pelikula, eta laburpen txiki bat egingo dizuet:
Udako oporrak hasten dira eta Greg oso pozik dago egun guztietan bideojokuetara jokatuko duelako, baina bere aitak ez dio uzten, eta orduan hainbat ekintza egiten ditu, adibidez: bere lagunekin igerilekura joaten, kanpamentu batera joaten... Baina Greg, arazoetan sartzen da eta hori bere lagunarekin duen harremana okerrerantz joatera eramaten du.
Azkenean, lagunak dira berriro eta bere ametsetako neska-lagunarekin eskutik helduta bukatzen da pelikula.
Gehiago jakin nahi baduzue irakur ezazue liburua edo nahiago baduzue pelikula ikusi.

ZAPATUA!!!!!

Zapatu goizean partidua euki nuen. Oso tXarto jokatu genuen eta 2-6 galdu genuen etxean.Arratsaldean natazioko konpetizio bat euki nuen eta bi prueba euki nuen 100 estiloak eta 100 libre. lehengo prueban azkena geratu nintzen eta bigarrenean hirugarrena 1`32 segundotan. Oso ondo pasatu nuen larunbat honetan. Hau da nik konpetitu dudan piscina

BOTA BERRIAK


Atzo nire izekorekin Bilbora joan nintzen futboleko bota berri batzuk erosteko. Joateko autobusa hartu genuen eta CORTE INGLSaren ondoan utzi zigun, hortik kiroleko denda batera joan ginen baina iritsi baino leen denda batzuetatik pasatu ginen eta nire izekok jaka bat erosi zuen eta osabarentzat beste bat, ostean botak erostera joan ginen.



Hauek dira nire botak

LARUNBATEKO EGUNA

Larunbaten bolei-boleko partidu bat jolastu nuen Mungia kontra.
8:25 frontoian geratu ginen eta mungiara joan ginen. Partidua irabazi genuen, ordu bat tardatu genuen.
Gero partidua amaitu eta gero etzera itzului nintzen eta Astrabuduara joan nintzen nire aitaren iseko-osabaren etxera bazkaltzera eta an pasatu genuen eguna, afaldu eta guztiz egin genuen an eta gero etxera joan nintzen.

ASTEBURU EURITSUA

Asteburu honetan euri asko egin du, kalera atera nintzen bostetan mozorroa egiteko, ez zuen euririk egiten sortez, baina ikusten zen euria egingo zuela, hodeiak beltzak zeuden eta. Beranduago kalean gu baino urte bat gehiago zutenak baloi bat aurkitu zuten eta Juan, lehen eskola honetan zegoena kendu zien eta berarekin jolasten asi ginen, handiak joan ziren beste leku batera, ni ere joan nintzen etxera eta seguraski Juan geratu zela baloiarekin. Etxera etortzerakoan nire amarekin etorri nintzen eta aterkia ez zuen askotarako balio izan, prakak busti-bustita etorri ginen etxera eta.

Gaur nire bigarren lehengusuaren bataioa da. Amaia dauka izena eta zortzi urtekin egingo du bataioa. Amaia chinatarra da eta nire aitaren lehengusuak adoptatu zuen. Amorebietan  da bataioa Larrea elizan.