domingo, 3 de marzo de 2013

1,2,3,4,5 ETA 6 LIBURU!

Gaur, 6.liburua bukatu dut eta liburuko azken hitza irakurtzean poz-pozik egon naiz. 1. liburua, Audio Pal egin nuena, Nur eta dortoken uhartea deitzen zen, eta asko gustatu zitzaidanez, Nurren liburu gehiago irakurtzea erabaki nuen. 2.liburua Nur eta ohian misteriotsua izan zen, baina ez zitzaidan lehenengoa bezain polita iruditu. Hori bukatzean , berriro ere, Nurren beste liburu bat hartu nuen, Nur eta alfonbra hegalaria deitzen zena, eta hori nire hirugarren liburua izan zen. 4. liburua ez zen Nurrena izan, ez zeudelako gehiago, horregaitk Gizajo baten egunkaria hartu nuen. 5.liburua, Otto errinozerontea, oso interesgarria iruditu zitzaidan eta oso ulergarria ere. Azkena, gaur goizean irakurri dut, eta ez da liburu normal bat izan, bertsoz betetako liburu bat baizik: Metak eta kometak

Sei liburuak irakurri dituzue? Ez badituzue irakurri oraindik, azkar ibili, ostiralean denbora amaitzen delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario